Churruca Formación-en, ia bi hamarkada daramatzagu arreta integrala eta pertsonalizatua eskaintzen oposizioak prestatu edo profesionalki gaitzeko asmoa dutenei. Praktikak eta enplegu-poltsa dituzten ikastaroek, metodologia malgu, moderno eta gizatiar batekin batera, aurrez aurreko eta online prestakuntza eskaintzeko gaitasuna ematen digute, ikasle bakoitzaren profilera eta erritmora egokituta, bai euskaraz, bai gaztelaniaz eta ingelesez.
Oposizio mota guztietarako prestakuntza integrala, Hezkuntzatik (haur hezkuntza, lehen hezkuntza (Hezkuntza Terapeutikoa, Entzumen eta Hizkuntza, Musika, Ingelesa, Gorputz Hezkuntza), bigarren hezkuntza), Osakidetza, Ertzaintza, suhiltzaileak, Correos, autonomia erkidegoko edo estatuko toki-korporazioetaraino.
Metodologia oso batekin, honako hauek barne hartzen dituena: gai-zerrenda eguneratua, kasu praktikoak, psikoteknikoak, elkarrizketa pertsonalak, nortasun eta lan testak eta simulazioak.
Misioa
Gure Misioa Gipuzkoako erreferentziazko Prestakuntza Zentroa izatea da; 15 urte baino gehiagok bermatzen gaituzte dagoeneko, eta gure ikasle guztientzako enplegagarritasuna bilatzen jarraitzen dugu.
Kalitatezko prestakuntza bat osatzea, metodologia berrietan, berrikuntzan eta sormenean oinarritua, prestakuntza teknikoa eta Jarreraz betea eskaintzen duena, gure ikasleei arrakasta akademikoa lortzen eta lan munduan integratzen lagunduko diena.
Ikuspegia
Gure helburua eta lana da Prestakuntza Zentro bat izatea, ezaguna izango dena bere izaera integratzaile, berritzaile, ingurumenarekiko sentikor, lan-segurtasunarekiko eta enplegagarritasunarekiko konpromisoagatik. Horretarako, teknologia berriak ezartzen ditugu, eredu ezagun bat hedatzeko eta Gizartearen beharrei erantzuteko.
Balioak
Talde-lana, Berrikuntza, Banakako eta taldeko parte-hartzea eta komunikazioa, Aniztasunarekiko arreta, Kudeaketaren gardentasuna, eta, batez ere, adimen emozionala sustatzea ikaskuntzaren bidez.
Gure taldea
Churruca Formación-ek talde gazte eta dinamikoa du, ikaslearekin batera edozein erronkari aurre egiteko prest dagoena.
Gure taldea zuzenbidean, hezkuntzan eta psikologian lizentziatutako profesionalek osatzen dute.

