Akademia Admnistrazio oposaketak
Churruca Formación-en oposizioak prestatzeko Donostian kokatutako akademia bat daukagu. Gainera, online prestakuntza ere eskaintzen dugu, ikasketak zure bizitzarekin edozein lekutatik uztartu ahal izateko.
Informazioa Admnistrazio oposaketak
Deialdia egiten duen erakundearen edo aukeratzen den lanpostuaren arabera alda daiteke.
Toki Korporazioetako (Udalak, Foru Aldundia edo Eusko Jaurlaritza) lanpostuetara sartzeko baldintzak honako hauek dira:
- 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina ez gainditzea.
- Europar Batasuneko estatu kideren bateko nazionalitatea izatea edo Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunen aplikazioaren ondorioz langileen zirkulazio librea aplikatzen zaion estaturen bateko nazionala izatea.
- Oinarri espezifikoetan adierazitako titulu ofiziala edo homologatua (eskola-graduatua, batxilergoa/baliokidea, edo II. mailako lanbide-heziketa (LH2), unibertsitate-gradua, masterra edo doktore-titulua deialdiaren arabera) edukitzea edo hura eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.
- Deialdiaren oinarri espezifikoetan eskatzen den euskara-profila egiaztatzen duen ziurtagiria edukitzea parte hartzeko betekizuna denean edo, hala badagokio, oinarrian ezarritakoaren arabera lortzea. Normalean, gutxieneko B2 euskara-profila.
- Plazari dagozkion zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea, eta hori karrerako funtzionario izendatu aurretik zehazten duten mediku-zerbitzuek egiaztatuko dute.
- Administrazio Publikoetako edo autonomia-erkidegoetako organo konstituzional edo estatutarioetako zerbitzutik diziplina-expediente bidez ez baztertua izatea, ezta enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutu edo berezian egotea ere, ebazpen judizial bidez, baztertua edo desgaitua izan den funtzionario-kidego edo -eskalan sartzeko.
SAILKAPEN AZPIGRUPOAK ETA ESKATUTAKO TITULAZIOA:
- A1 eta A2 azpigrupoetako plazetara sartzeko, Unibertsitate Graduko, Lizentziadun, Arkitekto, Ingeniari, besteak beste, tituluak edukitzea edo horiek eskuratzeko tasa ordainduta izatea eskatzen da, goi-mailako tituluak baloragarriak izanik (espezialitatearen arabera, masterra eskatzen da).
- C1 sailkapen-azpigrupoko plazetara sartzeko, Batxilergoko, goi-mailako teknikari, LH2 edo goi-mailako titulu bat edukitzea eskatzen da.
- C2 sailkapen-azpigrupoko plazetara sartzeko, DBHko, teknikari edo baliokideko titulu bat edukitzea eskatzen da, baita aurrekoak baino maila akademiko altuagoko tituluak ere.
Toki Korporazioen barruan Udalak, Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza aurkitzen ditugu.
Urtean zehar, erakunde ezberdinek deialdi ezberdinak argitaratu ohi dituzte, beharren arabera.
Toki Korporazioetako gaitegiak zati orokor bat eta zati espezifiko bat ditu.
Jarraian, oposizio mota honen zati orokorra zehazten dugu orientazio gisa (deialdiaren arabera alda daiteke). Zati espezifikoa, aukeratzen den deialdiaren arabera desberdina da.
1. GAIA. Espainiako Konstituzioa I. Konstituzio-printzipioak. Zuzenbideko Estatu sozial eta demokratikoa. Konstituzioaren goi-balioak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak.
2. GAIA. Espainiako Konstituzioa II. Gorte Nagusiak (botere legegilea). Gobernua eta Administrazioa (botere exekutiboa). Gobernuaren eta Gorte Nagusien arteko harremanak.
3. GAIA. Espainiako Konstituzioa III. Botere Judiziala. Estatuaren lurralde-antolaketa, Autonomia Erkidegoak, Estatuaren eta Autonomia Erkidegoen arteko eskumen-banaketa.
4. GAIA. Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua. Izaera eta edukia. Euskal Autonomia Erkidegoko eskumenak. Euskal Autonomia Erkidegoko botereak.
5. GAIA. Eusko Jaurlaritza. Lehendakaria: izendapena, eskumenak eta kargugabetzea. Eusko Jaurlaritza: osaera eta funtzioak.
6. GAIA. Lurralde Historikoak. Lurralde Historikoak Autonomia Estatutuan. EAEko Erakunde Komunen eta Foru Organoen arteko harremanak.
7. GAIA. Gipuzkoako Lurralde Historikoa. Batzar Nagusiak: funtzionamendua eta eskumenak. Foru Aldundia. Foru Administrazioa.
8. GAIA. Espainiako Toki-araubidea. Toki-araubidea Espainiako Konstituzioan. Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legea: Xedapen Orokorrak; Udalerria, bere antolaketa eta eskumenak; Probintzia, bere antolaketa eta eskumenak.
9. GAIA. Europar Batasuneko Zuzenbidea. Europar Batasuneko tratatuak. Europako Erakundeak eta haien eskumenak. Batasuneko Lege-egintzak: erregelamenduak, zuzentarauak eta gainerako lege-egintzak.
10. GAIA. Administrazio Zuzenbidearen Iturriak. Legea Zuzenbidearen iturri gisa. Lege-erreserba. Lege motak, zein organotatik datozen kontuan hartuta. Lege organikoak eta lege arruntak. Lege maila duten beste arau batzuk. Erregelamendua. Arau-hierarkia.
11. GAIA. Administrazio Prozedura Erkidea I. Xedapen Orokorrak. Administrazio Prozedurako interesdunak. Administrazio Publikoen jarduera.
11 BIS. GAIA. Administrazio Prozedura Erkidea II. Administrazio-egintzak. Administrazio prozedura erkideari buruzko xedapenak.
11 TER. GAIA. Administrazio Prozedura Erkidea III. Administrazio-bideko egintzen berrikuspena. Administrazio-bideko inpugnazio-araubidea.
12. GAIA. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa. Jarduteko printzipioak. Administrazio-organoa: bakarra eta kolegiatua. Ondare-erantzukizunaren printzipioak. Zigor-ahalmenaren printzipioak. Administrazio Publikoen arteko hitzarmenak.
13. GAIA. Sektore Publikoko Kontratuak. Kontratazio publikoari buruzko xedapen orokorrak. Kontratatzaileak. Esleipen-organoak. Administrazio-kontratuak eta kontratu pribatuak.
14. GAIA. Administrazio Publikoen Kontratuak. Kontratuen prestaketa. Kontratazio-administrazio espedientea. Kontratuen esleipena. Kontratuak esleitzeko prozedurak.
15. GAIA. Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileak. Langile motak. Enplegatu publikoen eskubideak eta betebeharrak. Jarduteko printzipioak eta jokabide-kodea. Administrazio-egoerak. Enplegatu publikoen diziplina-araubidea.
16. GAIA. Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasuna. Eusko Legebiltzarraren Berdintasun Legea eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berdintasunerako Foru Araua.
17. GAIA. Hizkuntza Normalizazioa. Euskararen erabileraren normalizazioa. Herritarren eskubideak eta botere publikoen betebeharrak hizkuntza-arloan. Botere publikoen jarduerak. Euskararen normalizazioa EAEko Administrazio Publikoetan.
18. GAIA. Gardentasuna eta Gobernu Ona. Gardentasuna eta informazio publikoa eskuratzeko eskubidea. Gobernu onaren printzipioak Estatuko Administrazio Orokorrean. Gobernu ona Gipuzkoako foru-gobernantza publikoaren esparruan.
19. GAIA. Gipuzkoako Zerga Antolamendua. Foru zerga-antolamenduaren xedapen orokorrak. Tributuak: definizioa.
20. GAIA. Datu Pertsonalak Babestea. Datuak Babesteko Europako Erregelamendua: datuen babesari eta tratamenduari buruzko eskubideak. 3/2018 Lege Organikoa, datu pertsonalak babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa.
Churruca Formación-en Toki Korporazioetako oposizioak prestatzen ditugu, bai Udaletarako, bai Aldundietarako, bai Eusko Jaurlaritzarako. Horrez gain, A1, A2 eta C1 azpitaldeetarako prestatzen dugu, zati psikoteknikoak, gaitasunen ebaluazioak edo elkarrizketa pertsonalak barne.
Administrazio-lanpostuetarako gutxi gorabeherako soldatak erakundearen arabera aldatzen dira, baina 1800 € eta 2500 € artean daude. Goi-mailako lanpostuetarako, soldata handiagoa izango litzateke.
Toki Korporazioetako probak aukeratzen den espezialitatearen arabera aldatzen dira. Jarraian, estilo honetako deialdi batek izan ditzakeen proben adibide bat adierazten dizuegu (kasu batzuetan, proba guztiak egiten dira, eta beste batzuetan, horietako batzuk bakarrik).
- Lehen proba: ezagutza-proba.
Ariketa idatziz erantzutean datza, erantzun alternatiboko galderen galdetegi teoriko bati, eta horietatik bakarra izango da baliozkoa, oinarri espezifikoetan adierazitako gai-zerrendan jasotako gaiei buruzkoa. - Bigarren proba: kasu praktikoak.
Ariketa idatziz erantzutean datza, erantzun alternatiboko edo garapeneko galderen galdetegi bati, oinarri espezifikoetan adierazitako gai-zerrendan jasotako gaiei buruzkoa. - Hirugarren proba: proba psikoteknikoa.
- Arrazoitze-ariketa.
- Pertzeptzio-gaitasunen ariketa (identifikazioa, bereizketa…).
- Espazio-gaitasunen ariketa.
- Hitzezko gaitasunen ariketa.
- Laugarren proba: proba psikoteknikoa.
- Nortasun-test ariketa, nortasun-ezaugarri orokorrak ebaluatzeko.
- Nortasun test ariketa, lan jarduerarekin lotutako jokabideak neurtzera zuzendua.
- Bosgarren proba: elkarrizketa pertsonala eta/edo talde-dinamika.
Toki Korporazioetako deialdietan izena emateko, IVAPen bidez egin daiteke.
Bai, deitutako plazek, oro har, gutxienez B2 euskara-profila eskatzen dute eskainitako ia plaza guztietan. Zenbait kasutan, aukeratu nahi den lanpostuaren arabera, C1 edo baita C2 ere eska dezakete.
Churruca Formación-en Udal, Aldundi edo Eusko Jaurlaritzarako oposizioak prestatzen ditugu, aukeratu nahi den deialdi bakoitzerako eskatzen diren irizpideetan oinarrituta. Gai-zerrenda propioa prestatzen dugu, eskatutakoari egokituz.
