- Eskola Publikoan irakaslea izateko nahia duzu?
- Oposaketak gaidituta dituzten irakasleekin, formakuntza pertsonalizatu eta gidatu bat izan nahi duzu?
- Zure erritmora egokitzen diren ordutegiak nahi dituzu?
- Oposaketa fase guztiak sakon landu nahi dituzu?
Galdera guzti hauen erantzuna, BAI bada, jar zaitez gurekin harremanetan, ONLINE edo PRESENTZIALKI, baita ALDERATUZ ere.
Gainera…. Hezkuntza oposaketa modalitate guztiak prestatzen ditugu!
- Haur Hezkuntza
- Lehen Hezkuntza
- Bigarren Hezkuntza
- Lanbide Heziketa
20 urteko esperientzia dugu oposaketa munduan eta oposaketa fase guztiak nola funtzionatzen duten ondo asko ezagutzen dugu. Zein fase diren ezagutzen dituzu? Formakuntza gurekin egin nahi baduzu, puntu hauek landuko dituzu:
- Urte Programaketa Didaktikoa (formakuntza saioak, azalpenak, adibideak eta zuzenketa pertsonalizatuak) LANKETA INDIBIDUALA
- Kasu praktiko eta Protokoloen lanketa (formakuntza saioak, azalpenak, adibideak) ZURE ESPEZIALITATE BERDINEKO IKASLE TALDE TXIKI BATEAN; eta simulakroak (zuzenketa pertsonalizatuak)
- Gaitegiak, EUSKARAZ eta DEKRETU berrira moldatuta, espezialitate askotan. Horien, lanketa eta simulakroak (zuzenketa pertsonalizatuak)
- Ahozko defentsaren formakuntza eta simulakroak (zuzenketa pertsonalizatuak) LANKETA INDIBIDUALA
AGINDUA, 2022ko abenduaren 19koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez hautaketa-pro zesuetarako zenbait deialdi egiten baitira Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko, bai eta aipatutako kidegoetan ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko eta horra iristeko ere.
Hezkuntza Sailak, bere eskumenen esparruan, eta Jaurlaritza gidatzen duen «Euskadi, ondasun komuna» printzipioari leial, kalitatezko enplegu publikoa bultzatu nahi du, eta euskal hezkuntza-sistemako irakasleei egonkortasun handiagoa eman. Uste osoa du egonkortasun horrek gure gazteen eta, oro har, gure herritarren prestakuntza eta hezkuntza hobetzen lagunduko duela.
Ildo horretan, abenduaren 28ko 20/2021 Legeak (enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko presazko neurriei buruzkoak) 2. artikuluan aurreikusten du aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuen deialdia, bertan aurreikusitako baldintzen arabera. Gainera, seigarren xedapen gehigarriak iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia aurreikusten du, zortzigarren xedapen gehigarrian osatua.
Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren bidez, iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan, Hizkuntza Eskola Ofizialetan, Musika eta Arte Eszenikoetan, Arte Plastiko eta Diseinukoetan, Maisu-maistren Kidegoan eta desagertzear dagoen Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan eta, ostean, prozesu berarako deialdia egin zen Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialisten Kidego berrirako. Kidego hori Lanbide Heziketa Antolatu eta Integratzeari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren arabera sortu zen, Lanbide Heziketaren eremuan irakasten duten irakasleen espezialitateak berrantolatzearen ondorioz. Hori erregelamendu bidez garatu da berriki, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako funtzio publikoaren oinarrizko esparru komuna bermatzeko oinarrizko alderdiei dagokienez, urriaren 4ko 800/2022 Errege Dekretuaren arabera (2022-10-05eko BOE).